[D]Naturgas Energiak erreferentziazko bi akziodun ditu: EDP Taldearen HC energia eta Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundea.
HC energia (www.hcenergia.com) enpresa dibertsifikatua da. Ez da elektrizitatearen negozioan bakarrik aritzen; energiarekin lotutako beste zenbait arlotan ere aritzen da, hala nola gasaren eta energia berriztagarrien arloetan eta beste hainbat negozio estrategikotan, telekomunikazioetan, adibidez.
EDP Taldeak (Portugalgo Energiak) (www.edp.pt) sektore elektrikoan jarduten du Iberiar Penintsulan. EDP Portugalgo elektrizitate-enpresa handiena da eta HC Energiaren – lehen Hidrocantabrico zena, eta Espainiako sektoreko laugarren operadorea – akzio-kontrola du.
EVE (Energiaren Euskal Erakundea) (www.eve.es), Eusko Jaurlaritzaren mendekoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan energia-politikako erreferente gisa aritzen da.