naturgas


Ezagutu gaitzazu - Aurkezpena

Energia-sektoreko taldea da Naturgas Energiak eta prezio lehiakorrekin, enpresa zein partikularrei gasa eta elektrizitatea hornitzeaz arduratzen da. Horretarako, merkatu arautuan gasa banatu eta garraiatzeaz arduratzen da, eta baita gasa eta elektrizitatea komertzializatzeaz eree.

2009ko ekitaldiaren amaieran 963.000 zerbitzugune zituen Taldeak merkatu arautuan; merkatu liberalizatuan, berriz, 833.000 gas-bezero zituen, eta 77.000 elektrizitate-bezero.

Naturgas Energiak, bederatzi Autonomia Erkidegotan ditu azpiegitura propioak: Asturiasen, Kantabrian, Katalunian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran, Madrilen, Murtzian, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Naturgas Energia Asturias, Kantabria, Murtzia eta Euskal Autonomia Erkidegoan gas operadoreetan lehena da 2009an 1.031 milioi euro fakturatzean eta 9.000 kilometroko gas-hodi sarea izatean. Gainera, elektrizitateari dagokionez, bigarren operadorea da Euskal Autonomia Erkidegoan; 400 pertsonatik gorak egiten dute lan enpresan eta EDP Taldeko HC Energia Taldearen parte da.


Naturgas-en Bilboko egoitza

Naturgas Energía Grupo, S.A.Plaza Pío Baroja, 3
48001 Bilbao
Teléfono: 94 403 57 00

Beste zentro batzuk:
  • Oviedo, bulego nagusia:
    Plaza de la Gesta, 2
    33007 Oviedo
    Telf.: 902 830 100

  • Donostia, bulego nagusia:
    Churruca, 10 - Bajo
    2004 Donostia-San Sebastián
    Telf.: 943 00 45 40

  • Vitoria-Gasteiz,bulego nagusia:
    San Viator s/n
    01009 Vitoria
    Telf.: 945 16 30 00 / 10

Historia

2003an, Naturgas Energia Taldea, lehen Naturcorp, enpresa publikoa zen eta gas naturala banatzen aritzen ziren lau sozietatez osatuta zegoen: Bilbogas, Gasnalsa, Donostigas eta Gas de Euskadi.

Eusko Jaurlaritzak Taldea pribatizatzea erabaki zuen eta, hala, lehiaketa publikoa egin zen. Hidrocantabricori esleitu zitzaion pribatizazioa eta, 2003ko uztailean, Naturcorp Taldea zenaren akzio gehienak eskuratu zituen.

EDP talde portugaldarrak (Portugalgo Energiak), Hidrocantabricoren akziodunak, partaidetza handiagoa eskuratu zuen 2004ko uztailean eta, hortik aurrera, Hidrocantabrico Taldearen %95 kontrolatzen du. Gaur egun, HC Energia da.

2005ean eta 2006an, euskal udal-banatzaileak eskuratzeko prozesua amaitu zuen Gas Hernani, Gas Pasaia, Bilbogas eta Gasnalsa erosita. 82 milioi euroko inbertsioa egin zuen eta Taldearen egituran barneratu zituen horien sareak eta giza taldeak.

Beranduago, 2008an, Extremadurako hiriburuko, hots Meridako gas natural konpainia banatzailea erosi zuen.

Azkenik, Naturgas Energiak 2009ko abenduan Kantabria eta Murtziako gas naturalaren konpainia banatzailea bereganatzeko formalizazioak aurrera eraman zituen.