naturgas


Ezagutu gaitzazu - Egitura eta negozioak

Naturgas Energia Grupo SA

2008a bukatzean, Taldeak 5.519 kilometroko banaketa-sarea zuen zazpi autonomia erkidegotan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril eta Murtzia, zeinetan 690.032 zerbitzugune zituen. Gainera, Balear Uharteetan -Menorca- eta Valentziako Erkidegoan - Pilar de la Horadada, Alicante - aurreko baimen administratiboak ditu.

Naturgas Energiaren bidez gas naturalera sarbidea duten herriak 172 dira: Euskal Autonomia Erkidegoko 133 udalerri, Asturiaseko 31 udalbatza, Gaztela eta Leongo bi udalerri, Kataluniako bi udalerri, Murtziako beste bi, Madrilgo bat eta Extremadurako beste bat.


Organigrama del Grupo Naturgas Energía[D]

Naturgas Energia proiektu estrategikoa da Espainiako gasaren arloan, eta gizartearen ongizatea hobetzeko beharrezko azpiegiturak egitea bermatzen du. Konpania bere baitako sozietateen artean sortzen den sinergiez baliatzen da gas naturalaren eta elektrizitatearen hornikuntza prezio lehiakorretan egiteko.

Naturgas Energia Taldeak zerbitzu unitateei laguntza eta sostengua ematen dieten jarduera korporatiboak zentralizatzen ditu.