naturgas

Ezagutu gaitzazu - Egitura eta negozioak

Naturgas Energía Distribución, S.A.U.

2010a bukatzean, Taldeak 9.521 kilometroko banaketa-sarea zuen zortzi autonomia erkidegotan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril eta Murtzia, zeinetan 983.873 zerbitzugune zituen. Gainera, Balear Uharteetan -Menorca- eta Valentziako Erkidegoan - Pilar de la Horadada, Alicante - aurreko baimen administratiboak ditu.

Eginkizunak:

  • Hornikuntzaren aktibo arautuak kudeatzea eta hornikuntza azpiegitura berriak promozionatzea, garatzea eta sortzea, baita operazio, mantentze eta optimizazio lanak egitea ere.
  • Araututako merkatuko bezeroei gas-hornikuntza ematea.
Naturgas Energiaren banaketa sarea[D]

GNL (Gas Natural Likidotua)

Naturgas Energiak likidotutako gas naturala ematen die Asturiaseko kontzeju batzuei eta Gironako Figueres udalerriari. Leku horietan kokaturiko planta sateliteen bidez egiten da hornikuntza.

Taldeak bost instalazio ditu gaur egun, eta biltegiratzeko honako ahalmen erabilgarriak ditu:

Biltegiratzeko honako ahalmen erabilgarriak
Instalazioa Ahalmena (m3)
Carreño 54
Villaviciosa 57
Grado 57
Cangas del Narcea 150
Gibajo (martxan jartzeke)
Bullas 60
Calasparra (bi eraikin) 120
Caravaca 60
Cehegín (bi eraikin) 120
Jumilla 60
Mula 120
Yecla 60


Gas naturala -160 ºC-tan garraiatzen da, likido egoeran, zisterna-kamioi bidez gas bilakatzeko plantetatik satelite plantetara, eta biltegi kriogenikoetan gordetzen da. Eskariaren beharrizanen arabera ateratzen da likido bihurtutako gasa biltegietatik eta baporizadore batzuek gas egoerara itzultzen dute. Ondoren, Erregulazio eta Neurketa Estaziotik igarotzen da eta, bukatzeko, banaketa-sarera bidaltzen da, azken bezeroa hornitzeko.

Bero Ahalmen Gorena, 2012ko urtarrila
Herria Balorea
Carreño - Kwh/Nm3
Villaviciosa 12,023 Kwh/Nm3
Grado 12,023 Kwh/Nm3
Cangas del Narcea 12,022 Kwh/Nm3
Figueres: 12,192 Kwh/Nm3
Gibajo - Kwh/Nm3
Bullas - Kwh/Nm3
Calasparra (bi eraikin) - Kwh/Nm3
Caravaca - Kwh/Nm3
Cehegín (bi eraikin) - Kwh/Nm3
Jumilla - Kwh/Nm3
Mula - Kwh/Nm3
Yecla - Kwh/Nm3
efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad