2009a bukatzean, Taldeak 8.703 kilometroko banaketa-sarea zuen zortzi autonomia erkidegotan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril eta Murtzia, zeinetan 963.837 zerbitzugune zituen. Gainera, Balear Uharteetan -Menorca- eta Valentziako Erkidegoan - Pilar de la Horadada, Alicante - aurreko baimen administratiboak ditu.
Eginkizunak:
[D]
GNL (Gas Natural Likidotua)
Naturgas Energiak likidotutako gas naturala ematen die Asturiaseko kontzeju batzuei eta Gironako Figueres udalerriari. Leku horietan kokaturiko planta sateliteen bidez egiten da hornikuntza.
Taldeak bost instalazio ditu gaur egun, eta biltegiratzeko honako ahalmen erabilgarriak ditu:
| Instalazioa | Ahalmena (m3) |
|---|---|
| Carreño | 54 |
| Villaviciosa | 57 |
| Grado | 57 |
| Cangas del Narcea | 150 |
| Figueres (Girona) | 300 |
Gas naturala -160 ºC-tan garraiatzen da, likido egoeran, zisterna-kamioi bidez gas bilakatzeko plantetatik satelite plantetara, eta biltegi kriogenikoetan gordetzen da. Eskariaren beharrizanen arabera ateratzen da likido bihurtutako gasa biltegietatik eta baporizadore batzuek gas egoerara itzultzen dute. Ondoren, Erregulazio eta Neurketa Estaziotik igarotzen da eta, bukatzeko, banaketa-sarera bidaltzen da, azken bezeroa hornitzeko.
| Herria | Balorea |
|---|---|
| Carreño | - Kwh/Nm3 |
| Villaviciosa | 11,918 Kwh/Nm3 |
| Grado | 11,606 Kwh/Nm3 |
| Cangas del Narcea | 11,913 Kwh/Nm3 |
| Figueres: | 12,192 Kwh/Nm3 |