naturgas


Ezagutu gaitzazu - Jokabide-kodea

ESPAINIAN ARAUTUTAKO JARDUERAK DITUZTEN NATURGAS ENERGIA TALDEKO ENPRESEN JOKABIDE-KODEAREN ONESPENA

Uztailaren 2ko 12/2007 Legeak (“Legea”) aldatu egin du Hidrokarburoen Sektoreko jarduera-banaketari buruzko araudia, eta, horretarako, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 63. artikulua berridatzi du; aldaketa horren helburua da jarduera liberalizatuak ere egiten dituzten sozietate-taldeetan dauden eta jarduera arautuak egiten dituzten sozietateei aplikatzen zaizkien kudeaketa-independentziaren irizpideak indartzea.

Legearen arabera, Sozietate Arautuek jokabide-kode bat egin behar dute. Besteak beste, Aipatutako independentzia-irizpideak betetzen dituztela bermatzeko hartutako neurriak eta langileen betebehar espezifikoak adierazi behar dituzte bertan. Ondo egiaztatu eta ebaluatu beharko da jokabide-kode hori betetzen den.

Legeak ezarritakoa betetzeko, Espainian araututako jarduerak dituzten eta Naturgas Energia Taldekoak diren sozietateek (gaur egun, Naturgas Energia Distribución, SAU eta Naturgas Energia Transporte, SAU) duten jarduera-banaketaren jokabide-kodea (“Kodea”) onartu zuen Naturgas Energia Grupo SAko Administrazio Kontseiluak, 2007ko abenduaren 21eko saioan.

Kodearen III.1 atalean hori erakundean hedatzeari buruz ezarritakoa betez, aipatutako kodearen kopia bat erantsi diogu dokumentu honi. Izan ere, gaurtik aurrera, nahitaez bete behar dute kode horretan ezarritakoa sozietate arautuetako langile guztiek. Hala dagokien neurrian, Naturgas Taldeko sozietate liberalizatuetako eta beste sozietateetako langileek ere bete behar dute. Onartutako kodearen testua eta hari egindako aldaketak eskuragarri daude intraneten eta enpresaren web orrian.