I. DATU OROKORRAK
NaturGas Energiak egoitza soziala du Pio Baroja kaleko 3. zenbakian 2. solairuan, 48001 Bilbon( Bizkaia);telefonoa: 94 403 57 00; emaila: webnaturgas@naturgas.es.
II. MERKATARITZA- ERREGISTROAN IZENA EMANA
Naturgas Bizkaiko Merkataritza-erregistroan dago erregistratua, 1111 tomoan, 3.saileko 12598 liburuan, 1. folioan, 14569 orrialdean.
III. ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Naturgasek bermatzen du eskaintzen dituen zerbitzu eta eduki guztiek hurrengo printzipioak betetzen dituztela: pertsonaren duintasun printzipioa; baztertua ez izatekoa, arraza, sexua, erlijioa, pentsakera, nazionalitatea,minusbaliotasuna edo beste edozein balndintza pertsonala zein soziala direla kausa; gazte izatearen printzipioa eta haurra izatearena.
- Erabiltzaileak gure ataria erabiltzeko beti izan beharko ditu kontuan legea, oraingo lege abisoa eta bestelakoak, jakinarazitako erabilpen araudiak eta argibideak, gehienok onartutako usadio onak, morala eta ordena publikoa.
- Naturgasen orriek zenbait lotura eskaintzen dituzte beste batzuek kudeatu eta kontrolatutako edukiak eskuratzeko. Lotura horien helburu bakarra da erabiltzaileari behar duen informazioa osatzeko bide ematea. Beraz, Naturgas ez da lotura horiek erabiltzeak izan ditzakeen ondorioen erantzule.
IV. NATURGAS EZ DA ERANTZULE IZANGO
- Naturgasek ez du bermatzen Ataria eta Zerbitzuak etengabe erabilgarri izatea. Posible duen guztietan, aldez aurretik emango du etenen berri.
- Edukietan birusak edo asmo txarreko zein kaltegarriak diren programak ager daitezke.
- Erabiltzaileak edukiak jaso, lortu, gorde edota zabaltzen baditu.
- Erabiltzaileak zerbitzuak behar ez bezala erabiltzen baditu, hots, legez kanpo, iruzur egiteko, edota aipatutako baldintza orokor, zentzuz onartutako usadio eta ordena publikoaren aurka.
- Beste batzuek eskaini eta erabiltzailearen esku jarritako zerbitzuak legez kontrakoak, kalitate eskasekoak, edota fidagarritasun eta erabilgarritasun gutxikoak badira.
- Besteek webaren bidez eskainitako zerbitzuak behar bezala betetzen ez badituzte. Ezta erabiltzaileak Naturgasen atariko guneetan aurkitzen dituen foro, txat eta iritzi mezuetan adierazitako iritziena ere.
- Besteek webaren bidez eskainitako zerbitzuak behar bezala betetzen ez badituzte. Ezta erabiltzaileak Naturgasen atariko guneetan aurkitzen dituen foro, txat eta iritzi mezuetan adierazitako iritziena ere.
V. JABEGO PRIBATUA.
Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek bere eskubideak urratutzat jotzen baditu, web orrialdean eduki jakin bat sartu dugulako, Naturgasi adierazi beharko dio hurrengoak azalduta:
- Ustez urratutako eskubideen titularraren datu pertsonalak. Erreklamazioa interesatua ez den beste norbaitek aurkezten badu, duen ordezkotza jakinarazi beharko du.
- Jabego pribatuak babesten dituen edukien adierazpena eta web orrialdeko kokapena.
- Jabego pribatuko aipatu eskubideen akreditazioa.
- Adierazpenean esandakoa egia dela dioen interesatuaren jakinarazpen idatzia.
- Naturgas marka eta berari dagozkion marka grafiko guztiak erregistratuak dira, beraz titularraren baimen gabe ezin dira ez kopiatu, ez erabili.
- Hirugarren baten jabego intelektual zein industrialaren eskubide legezkotasunaren erantzukizuna berari baino ez dagokio.
VI. DATU PERTSONALEN BABESA
- Web gune honen bisitariak ez du bere buruaz inolako informaziorik emateko obligaziorik. Hala ere, zerbitzuren bat erabiltzeko edo zenbait edukitara sartzeko, erabiltzaileak aurretiaz zenbait datu eman behar ditu. Kasu hauetan, erabiltzaileak bermatu egingo du emandako datuak egiazkoak direla eta erantzukizuna izango du edozein aldaketa jakinarazteko.
- Erabiltzaileak informazio pertsonalen bat ematen badu, web gune honetan bildutako datuak hurrengo gaiei buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko dira: produktuen eskaintzak, energia-hornidurarekin erlazionatutako zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta bere helburu sozialari dagozkion ekintzak. Halaber, datuak marketing ikerketak egiteko erabiliko dira, enpresaren eskaintzak partikularren perfilei egokitu ahal izateko.
- Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak laga ahal izango dira prozesamendurako, eta hurrengo erakundeei azaldutako xedeak betetzeko: Grupo HidroCantábrico taldeko beste entitateei ( Talde moduan ulertuz Baloreen Merkatuaren Legearen 4. artikuluak zehazten duena), aipatu Taldea osatzen duten enpresek parte hartutako sozietateei, edo Taldeko sozietateekin elkarlan hitzarmenak sinatzen dituzten beste batzuei.
- Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak dagokien Naturgas Energiaren fitxategian sartuko dira. Enpresak gainera, baimena izango du zerbitzua prestatzeko beharrezko prozesamendu informatikoa egiteko.
- Erabiltzaileak eskubidea izango du sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta datu pertsonalen prozesamendua bertan behera uzteko, Datuen Babeserako Lege Organikoak agintzen dituen zehaztapen eta baldintzetan. Erabiltzaileek aipatu eskubideak erabili nahiko balitu, prozesamenduaren arduradunarekin kontakta dezake hurrengo helbide elektronikoan: naturgasenergia@telefonoazul.com edo idazki bat zuzenduz hurrengo helbidera: Naturgas Energia, Pío Baroja plaza, 3 2. Tel: 94-403.57.00 48001 BILBO. Fitxategi automatizatuko datu pertsonalei dagokionean, Naturgas Energia-k konpromisoa hartu du balizko legediarekin bat eginez sekretu betebeharra errespetatzeko eta eman daitezkeen lagapenetan prozesamendu ziurra emateko.