Gasaren banaketa etxeetan
A Banaketa sarea
- Gas naturalaren banaketa sarea.
Gasa zure herriko kaleen azpitik ibiltzen da, lurpean dauden hodietan eta etxebizitzen jabetza mugaraino heltzen da.
Gas hodia
- Harguneko balbula
Enpresa banatzailearen instalazioaren zati bat da, eta finka baterako edo bezero batentzako gas isuria eteteko balio du.
Espaloia
Gas hodia
B Instalazio arrunta
- Erregulazio armairua
Iragazkia eta erregulatzailea hemen egoten dira. Gasa iragazteko eta presioa neurtzeko balio du.
- Kontagailuen gela
Kontagailuak guztientzako eremuetan jarri behar dira eraikinetan, armairu edo lokal itxietan. Gas instalazioa baino ez dute hartuko, eta aireztapen egokia izan behar dute.
- Banakako kontagailua
Etxebizitza bakoitzari bat dagokio. Informazio panek bat dauka eta bertan kontsumitutako bolumena ikus daiteke.
Gas sarbidea
Gas irteera
Bolumen neurgailua
C Banakako Kanpo instalazioa
- Gorako hodiak.
Gasa kontagailuetatik etxebizitza bakoitzera eramaten duten hodiak dira.
- RN 20 erabiltzailearen erreguladorea.
Etxeko barne instalaziora pasatzen den gasaren presioa erregulatzen du.
Banakako instalazioaren giltzak gasa etxe barrura sartzeko bidea zabaldu eta ixten du.
D Banakako barne instalazioa
- Etxebizitzetan galdara edo berogailu bat edo gasezko sukalde bat izan ohi dira.
Sukaldea
Etxe barruan jarritako galdara
- Galdara edo berogailurako sarbidea ixteko giltza.
Sukalderako sarbidea ixteko giltza.
- Galdarako edo sukaldeko kea kanpora ateratzeko bidea.
- Gas tresnak etxe barruan edo beste eremu itxi batean daudenean, aireztapen saretan egon behar du.
- Galdara kanpoaldean (terrazan) duten etxebizitzetan , betiere eraikin berriak ez direnean, kea ateratzeko bidea egon behar da.
Galdarako kea ateratzeko bidea.