2009/10/27
Naturgas Energíak gas-hornidurarako 700.000 puntu baino gehiago ditu
Bilbon, 2009ko urriaren 27an.- Naturgas Energíak gainditu egin du, orain dela gutxi, zortzi autonomia-erkidegotan (EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa) zuen 700.000 hornikuntza-puntuen zifra.
Autonomia-erkidego horiek sarea hedatzeko egindako lanei esker heldu da zifra horretara, eta azken hilabeteotan beste hirigune batzuk ere —Castropol eta Ribera de Arriba (Asturias) eta, udaberrian, Berastegi (Gipuzkoa)— gasez hornitzen hasi direlako.
Sektoreko Espainiako bigarren gas-banatzailea da orain gure enpresa, merkatu-kuotaren % 10 inguru baitu, hornikuntza-puntuei dagokienez. Posizio hori hemendik gutxira indartu eta merkatu-kuota % 14ra handituko da Kantabriako eta Murtziako 248.000 hornikuntza-puntuak banaketa-sarera sartzen direnean, Gas Naturalen aktiboak erosteko hitzarmenaren arabera. Akordioa gauzatzeko, autonomia-administrazioen baimen batzuk besterik ez da behar (CNCk eta CNEk eman dute baimena dagoeneko). Orduan, hornikuntza-puntuak milioi bat inguru izango dira.
Naturgas Energía Taldea
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, azpiegitura propioekin, zortzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko gas-banatzailea izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.
Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.333 milioi euroko negozio-zifra eta 131 milioiko irabaziak izan zituen 2008an, eta ia 6.000 kilometroko gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energíako kide da.
Gure konpainiak akordioa sinatu berria du Gas Naturalekin, lau autonomia-erkidegotan 330 milioi euroren aktiboak erosteko, Kantabrian eta Murtzian gasa banatzen duten konpainiak barne. CNCk eta CNEk eman dute dagoeneko beren baimena, eta autonomia-administrazioena besterik ez da behar.
Gehiago