naturgas

Prentsa oharrak

2011/06/17

Naturgas Energíak Serinyà-Figueres gasbideak inauguratu du, 9 milioi euro inbertituta

  • Figueres konektatzen du gas-sarearekin, eta horri esker horniduraren segurtasuna hobetu da eta kamioien zirkulazio handia ezabatu du, gas natural likidotuko (GNL) planta kendu baitu –Vilafant ere hornitzen zuen-; halaber, gasa eraman du beste bi udalerritara: Navata eta Santa Llogaia D’Alguema.
  • Ingurumen-alderdiek lehentasuna izan zuten azpiegitura gauzatzerakoan, eta, hala, inbertsio mardulak egin ziren jarduera prebentiboetan, hala nola Fluviá ibaira zuzendutako lurpeko zulaketa eta trazatu osoan amaieran egindako paisaia-berreskurapena..
  • Hau da Naturgas Energíak eremu horretan egin duen bigarren proiektu handia, Figueresko sareak ordezteko plan zuzentzailearen ostean, 6 milioiko inbertsio gehigarriarekin..

Figueres (Girona), 2011ko ekainaren 17a.- Naturgas Energíak Serinyà eta Figueres lotzen dituen bigarren mailako garraio-gasbidea inauguratu du gaur -23 kilometroko luzera du eta 9 milioiko inbertsio izan du-; ekitaldian izan dira Kataluniako Generalitateko Energia, Meategi eta Industria Segurtasun Zuzendari Nagusi Josep Canós i Ciurana, Figueresko Udalaren Alkateorde Manuel Toro, eta Naturgas Energía Transporte eta Naturgas Energía Distribución sozietateen Presidente Juan Ramón Arraibi.

Azpiegituraren helburua hornidura hobetzea zen, Figueres herria gas naturaleko sarearekin konektatzearen bidez; horrez gain, gas natural likidotuko (GNL) planta ezabatu ahal izan zen, alegia, bai udalerri hori eta bai beraren ondoan kokatutako Vilafant ere hornitzen zituen planta.

Gasbideari esker, gainera, Navata eta Santa Llogaia D'Àlguema udalerrietara ere eraman ahal izan da gasa.

Azpiegiturak hamar hazbeteko diametroa du eta hiru balbula-posizio ditu Serinyà, Navata eta Vilafanten, eta beste hiru erregulazio- eta neurketa-estazio udalerri berberetan.

Ingurumena errespetatzearen garrantzia

Ingurumen-alderdiek lehentasuna izan zuten obrak egiterakoan. Hala, azpiegitura berriaren lorpen nagusietako bat GNL planta ezabatzea izan zen, 2010ean; izan ere, horri esker 500 kamioi inguru kendu ziren zirkulaziotik, hau da, gas natural likidotua plantaraino eramaten zuten kamioiak.

Gasbideak Fluviá ibaiaren uberka gainditzen du 205 metroko lurpeko zulaketa baten bidez. Naturgas Energíak 200.000 euroko kostu erantsia hartu zuen bere gain operazio tekniko konplexu eta ikusgarri hori egiteko, ibaiaren uberka ukitu gabe uzteko; obra horretan, metroaren kostua kostu arrunta baino lau aldiz handiagoa da.

Fluviá ibaiaren eremua oso aberatsa da ingurumen aldetik, bai uberka bera, askotariko arrain-faunarekin, eta bai beraren erribera, igaraba eta beste espezie batzuei bizilekua eskaintzen dien landaretza lodiarekin. Zulaketari esker, ibaiaren baldintzak aldatu gabe geratu dira eta ez da inolako inpakturik agertu hango paisaian.

Gainera, ibai eta euri-bide (“riera”) ugari ere zeharkatu ziren, hala nola d’Alguema, San Jaume eta Turbanykoak. Uberka eta euri-bide horiek zeharkatzeko, gasbidea babesteko elementuak jarri behar izan ziren, obraren ostean erriberako zuhaixkak eta zuhaitzak jarri ziren, eta ereite hidraulikoa eta sare ekologikoak erabili ziren lurrari eusteko.

Beste zailtasun bat errepide batzuk gurutzatzea izan zen, zulaketa batzuk erabiliz. Luzeena 80 metrokoa izan zen, AP-7 ordainpeko autopistaren azpian.

Kasu guztietan, erakunde arduradunek uberka horiei buruz emandako arauak bete ziren, hau da, Kataluniako Ur Agentziak, Generalitateko Ingurumen Zerbitzuak, Sustapen Ministerioak eta Generalitateko eta probintzi Aldundiko errepide-zerbitzuek emandako arauak.

Eraikuntza-lanen ostean, ingurumena lehengoratzeko proiektu bat gauzatu zen ukitutako eremu osoan, uberken zeharkatze-lekuak bereziki zainduz.

Erriberako eremu horiek lehengoratzeko lanetan, 3.000 landare landatu ziren - zuhaitz eta zuhaixken espezie autoktonoak-, eta ingeniaritza biologikoko jarduerak egin ziren, hala nola ereite hidraulikoak eta estalki organikoak, ezponda aldapatsuak egonkortzeko.

Gainera, basogintzako jarduerak egin ziren pinudi eta artadietan, bi espezie horietako ale ugari landatuz; landatu ere haritz, zumar, lizar, haltz, nekosta, olibondo eta makalak landatu ziren, eremu bakoitzarentzat egokia zen teknika erabiliz. Orobat, aldizkako ureztaketak egin ziren, ahalik eta landare gehienek bizirik iraun ahal izan zezaten.

Naturgas Energíaren bigarren proiektu handia Gironan

Hau da horniduraren kalitate eta segurtasuna hobetzeko xedez Naturgas Energíak eremu honetan gauzatu duen bigarren proiektu handia, Gas Figueresen integraziotik. Lehenengoa Figueresko sarea ordezteko Plan Zuzentzailea izan zen; kasu horretan, lehengo sareen ordez polietilenozko sare berriak jarri ziren, sei milioi euro inbertituz.

Mapa[D]

Naturgas Energía

Naturgas Energíak gas eta elektrizitatea hornitzen dizkie enpresa eta partikularrei, eta bederatzi Autonomia Erkidegotan du presentzia azpiegitura propioekin: Euskadi, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela-Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Taldea espainiar merkatuko bigarren gas-banatzailea da, eta baita gas naturalaren bigarren garraiolaria ere; gainera, gas eta elektrizitatea komertzializatzen ditu, eta hirugarren komertzializatzailea da bezeroen kopuru aldetik.

Naturgas Energía gasaren alorreko liderra da Euskadi, Asturias, Kantabria eta Murtzian, eta elektrizitatearen alorreko bigarren operadorea Euskadin. 2010ean, bere negozio-zifra 1.331 milioi eurokoa izan zen eta 68 milioi euroko mozkin garbia izan zuen; 10.000 kilometroko baino gehiagoko gasbide-sarea du, eta EDP Taldeko HC Energían dago integratuta.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad