2007/10/07
naturgas energia Kilometroak festan
Urriaren 7an Kilometroak festaren edizio berri bat ospatu zen Bergaran. Aranzadi ikastolak antolatutako jaian milaka pertsonek parte hartu zuten. Bergararrek eta bisitariek eguraldia ere lagun izan zuten.
naturgas energia bere puzgarriarekin eta naturgloboarekin egon zen euskararen festan. Etxeko txikienek nahi adina salto egin ahal izan zituzten puzgarrian eta ausartenak globo aerostatikoan ibili ziren. Guztiek heliozko globoak eta goxokiak eraman zituzten etxera.