2009/11/13
Munduko gas-industriako 300 zuzendari inguru bilduko dira Bilbon, 2009ko EAGCn
Bilbon, 2009ko azaroaren 13an.- Gasari buruzko Udazkeneko 24. Konferentzia Europarra (EAGC), Europako gas-konferentzia entzutetsuena eta zaharrena, Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da, 2009ko azaroaren 24an eta 25ean, Naturgas Energía eta EDP Gas anfitrioi dituela.
Sektoreko 20 herrialde baino gehiagotako 300 ordezkari inguru dira etortzekoak jardunaldira. Europako gas-sektoreak dituen desafio, aukera eta kezkei buruz eztabaidatzea du helburu konferentziak.
Inaugurazio-ekitaldian, hizlari hauek hartuko dute parte, besteak beste: José Luis Bilbao, Bizkaiko diputatu nagusia; Bernabé Unda Barturen, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua; Antonio Hernandez Garcia, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako zuzendari nagusia; Joao Manso Neto, EDP Gaseko lehendakaria eta Naturgas Energíako lehendakariordea; eta Fernando Bergasa Cáceres, Naturgas Energíako kontseilari zuzendari nagusia. Maite Costa, presidenta de la Comisión Nacional de la Energía, intervendrá en la segunda sesión.
“Europako Gasa: independentzia eta elkarrekiko lotura”, gai nagusia
Konferentziak iraungo duen bi egunetan, oinarri izango dira Europa barruko gas-industrien independentziarekin eta elkarrekiko loturarekin zerikusia duten egungo merkatu-gaiak, "Europako Gasa: independentzia eta elkarrekiko lotura" izenpean. Alderdi hori oso garrantzitsua da Naturgas Energíarentzat, Euskadour-eko partaide da eta, Iberiar Penintsula Europarekin lotzen duten funtsezko bi azpiegitura-proiektuetako batekoa alegia.
Gasaren Europako konexioak oso garrantzitsuak dira zenbait herrialdetan, hala nola Espainian. Lehen mailako helmuga da gas-inportazioei dagokienez, birgasifikazio-terminal ugari baititu kostaldean. Hain zuzen ere, Iberiar Penintsulak merkatu dibertsifikatuenetako bat du, hamar iturritatik jasotzen baitu gasa.
Hornikuntzaren segurtasuna, energia berriztagarriak eta gasarekin duten lotura, gasaren arloko Europako proiektuak eta sektoreak ekonomia globalean duen garrantzia ere hizpide izango dituzte.
Ekitaldia, hitz batean, Europako gas-merkatuaren etorkizunari buruzko boz gorako hausnarketa izango da.
Datuak:
Ekitaldia: Gasari buruzko Udazkeneko 24. Konferentzia Europarra (EAGC)
Datak: 2009ko azaroaren 24a (asteartea) eta 25a (asteazkena)
Egoitza: Bilbao Exhibition Centre (BEC), Bilbo, Espainia
Anfitrioiak: Naturgas Energía eta EDP Gas
Antolatzailea: dmg world media (uk) ltd
Argibide gehiago lortzeko: www.theeagc.com eta info@theeagc.com
Naturgas Energía Taldea
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, azpiegitura propioekin, zortzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko gas-banatzailea izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.
Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.333 milioi euroko negozio-zifra eta 131 milioiko irabaziak izan zituen 2008an, eta ia 6.000 kilometroko gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energíako kide da.
Gure konpainiak akordioa sinatu berria du Gas Naturalekin, lau autonomia-erkidegotan 330 milioi euroren aktiboak erosteko, Kantabrian eta Murtzian gasa banatzen duten konpainiak barne.
Gehiago