2010/02/11
Naturgas Energía Sub23k 2010eko denboraldirako taldea aurkeztu du
Gasteizen, 2010eko otsailaren 11n.- Naturgas Energíak gaur aurkeztu ditu ofizialki 2010eko denboraldian Naturgas Energía Sub23 taldea osatuko duten teknikari eta txirrindulariak. Aurten konpainiaren kolore gorria gehitu dio uniformeari. Arabako Ahaldun Nagusi Xabier Agirre izan da ekitaldian. Duela bi urte sortu zen taldea, bi helbururekin; alde batetik, txirrindularitzan etorkizun oparoa izan dezaketen gazteei prestakuntza osoa jasotzeko aukera ematea, eta, bestetik, Araban kirol hori sustatzea, garai zaila igarotzen ari baita beheko kategoriatan fitxak falta direlako.
Aurtengo denboraldiko taldea bederatzi txirrindulari gazterekin sendotu da; horiek joan den urtean beste talde batzuetan nabarmendu ziren. Alberto Guinea, Mikel Bizkarra, Unai Martínez, Efrén Carazo, Fernando Grijalva, Carlos Barbero, Mikel Martioda, Igor Merino eta Aitor Ocampos ditugu. Hauek jantziko dute berriz Naturgas Energiaren maillota: Urtzi Legarrak, Alfonso Sáizek, Andoni Sánchezek, Alex eta Peio Bilbaok, David Hidalgok, Jon Larrinagak eta Rory Martínezek. Kirol-zuzendaria Aritz Arberas izango da, eta Iñigo Urretxua izango du laguntzaile.
Naturgas Energía taldea elite-sub23 kategoriako probetan arituko da aurtengo denboraldian, nazioarteko zenbaitetan, izan ere, Euskadin jokatzen diren lasterketei emanik betiere lehentasuna. Taldea batez ere Arabako txirrindulari, teknikari eta zuzendariek osatzen dute, eta azpiegitura osoa izango du: lasterketetarako bi ibilgailu, laguntzako monobolumen bat, eta mekanika-tailerra eta sukalde txikia dituen furgoi bat. Bizikletek eta lehiaketako arropek Orbearen zigilua izango dute, Orbeak eta Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak duten hitzarmena dela eta.
Amateur kirolaren eta prestakuntza osoaren aldeko apustua
Naturgas Energíak lehendik babesten zuen Euskadi Txrirrindularitza Iraskundearen haurrentzako BTT (mendiko bizikleta) eskola, hala duela urtebete amateurren kirolaren alde enpresak egindako apustua sendotu zuelarik; izan ere, txirrindularitzan etorkizun oparoa izan dezaketen gazteei beheko kategorietatik hasita prestakuntza osoa ematen zaie horrela. Proiektuak argi islatzen ditu Naturgas Energíaren balioak: hurbiltasuna, ahalegina eta talde-lana.
Naturgas Energía Sub23 amateurren taldea Euskadi Txirrindularitza Iraskundeko oinarriko txirrindularitza eta txirrindularitza profesionala lotzeko giltza nagusia da. Harrobiko gazteek beren ibilbidea erakutsi eta prestakuntza osoagoa eskuratu ahal izateko lehen maila da, ondoren Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen kirol-erakundeko taldeetara igotzeko, esaterako Orbea talde kontinentalera eta Euskaltel-Euskadira.
Adibide gisa, Naturgas Energíako lau txirrindulari Orbean izango dira aurtengo denboraldian: Mikel Landa, Jon Aberasturi, Noel Martín eta Xabier Zabalo, hain zuzen, zein Mikel Ilundain eta Ricardo Garcíarekin elkartuko baitira. Naturgas Energía Sub23n, trebakuntza-alderdi hori da garrantzitsuena, bai kirolari, bai alor pertsonalari dagokionez.
Naturgas Energia
Naturgas Energiak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko gas-banatzailea izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.
Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.333 milioi euroko negozio-zifra eta 131 milioiko irabaziak izan zituen 2008an, eta ia 9.000 kilometroko gasbide-sarea du. EDP Taldeko HC Energíako kide da.
Gehiago