naturgas

Prentsa oharrak

2010/02/25

Bi milioi euro inbertituta, Hernaniko industrialdea gasez hornituko du Naturgasek

  • Eragin-eremuan hornidura industriala ziurtatzen du, eta Hernaniren banaketa-sarea indartu du
  • Azpiegiturak erregulatze- eta neurtze-estazio bat du eta 2,5 km-ko bigarren garraioko gasbide bat, Eziago industrialderaino iristen dena

Bilbon, 2010eko otsailaren 25ean.- Azaroan burutu zituen Naturgasek Hernaniko (Gipuzkoa) industrialdeko gasbidearen lanak, bi miloi euroko inbertsioa izan dutenak, eta oraintsu jaso berri du gasa ipini izanaren akta. Hala, gas naturalaren inguru horretako eskaera gero eta handiagoari erantzun dio konpainiak.

Erregulatze- eta neurtze-estazio (ENE) bat du Osinagan, eta bigarren mailako garraioko gasbidea, Hernani udalerriko lurretatik igaro eta Eziago industrialdera iristen dena. Gasbideak 2,5 kilometroko luzera du, eta erregulatze- eta neurtze-estazioaren bitartez oinarrizko sarearen Tolosa-Errenteria gasbideari konektatuta dago (Tolosa-Errenteria gasbidea Naturgas Energíarena da).

2009an, bost hilabetez luzatu dira eraikitze-lanak.

Naturgas Energia

Naturgas Energiak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko gas-banatzailea izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.

Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.333 milioi euroko negozio-zifra eta 131 milioiko irabaziak izan zituen 2008an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. EDP Taldeko HC Energíako kide da.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad