naturgas

Prentsa oharrak

2010/03/17

Bere proiektuen berri eman dio CNEk Naturgas Energíari, Bilbon

Bilbon, 2010eko martxoaren 17an. Energiaren Batzorde Nazionaleko (CNE) zenbait kide, María Teresa Costa lehendakaria buru zutela, izan ditu bisitari gaur Naturgas Energíak Bilboko egoitzan.

Manuel Menéndez, Joao Manso eta Fernando Bergasa —Naturgas Energíako lehendakaria, lehendakariordea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren— aritu dira anfitrioi-lanetan, eta konpainiaren oraingo eta etorkizunerako proiektuak aurkeztu dizkiete Espainiako energia-sistemak erregulatzen dituen erakundeko kontseiluko kideei.

Irudian, María Teresa Costa, CNEko lehendakaria, eta Manuel Menéndez, Naturgas Energíako lehendakaria.

Naturgas Energia

Naturgas Energiak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu; izan ere, bezeroen kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.

Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad