naturgas

Prentsa oharrak

2010/04/15

Naturgas Energía Madrilen ere ekin dio gas-horniketari, 1,5 milioi euroko inbertsioa egin eta gero

  • Madrilgo hego-ekialdean dago Villarejo de Salvanés herria, eta 7.200 biztanletik gora ditu
  • Lehen fase honetan, 10 km-ko luzera du hornidura-sareak

Villarejo de Salvanés, Madril, 201oeko apirilak 15.- Madrilgo Autonomia Erkidegoan gas naturalez hornitzen duen lehen herria du Naturgas Energíak. Inbertsioa milioi eta erdi eurokoa izan da. Villarejo de Salvanés da lehen herri hori. Hiriburutik 50 bat km-ra dago, hego-ekialdera, eta 7.200 biztanletik gora ditu.

Alkatea, Fernando Gutiérrez del Burgo, eta Naturgas Energíako Negozio Arautuen saileko zuzendari nagusia, Juan Ramón Arraibi, izan dira hornidura-sarearen inaugurazio-ekitaldiko buru.

2009ko ekainean hasi zen gure enpresa herri horretako sarea eraikitzen. Herriaren erdialdetik eta ingurune nagusietatik igarotzen da sarea. Hemendik aurrera, berriz, sendotze komertzialeko fasea hasten da; horren ostean, egungo sarea handitzeko bigarren eraikuntza-fase bat hastea komeni den aztertuko du Naturgas Energíak.

Inaugurazio-ekitaldian Juan Ramón Arraibik esan duenez, gas naturala energia-iturri erosoa, merkea, segurua, ekologikoa eta eraginkorra da.

Naturgas Energía

Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu. Bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.

Naturgas Energía, gas-horniketan, liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad