naturgas


Prentsa oharrak

2009/03/26

Naturgas Energíak 8,7 milioi euro inbertituko ditu Serinyá- Figueres gasbidean

  • Laster hasiko dira Figueres gas-sarera lotzeko, egun herria eta alboko beste bat (Vilafant) gasez hornitzen dituen gas natural likidotuko (GNL) instalazioa kentzeko eta beste bi udalerri gasez hornitzeko obrak
  • Naturgas Energíak ingurune horretan egiten duen bigarren proiektu handia dugu hau, Figuereseko sareak aldatzeko plan gidariaren (sei milioi euro) ostean

Figueres (Girona), 2009ko martxoak 26.- Apirilean ekingo die Naturgas Energíak Serinyá-Figueres gasbidea egiteko obrei. 22,3 km luze izango da gasbidea, eta 8,7 milioi euroko inbertsioa egingo da hori egiten. Azpiegitura horren helburua da Figueres gas-sarera konektatzea eta, hala, gas naturalez hornitzea. Bide batez, egundaino herria eta alboko beste bat (Vilafant) gasez hornitu izan dituen gas natural likidotuko (GNL) instalazioa kendu ahalko da. Horrez gain, Navata eta Santa Llogaia D'Àlguema udalerriak ere hornituko ditu gasez azpiegitura honek. Enpresaren kalkuluen arabera, sei bat hilabete iraungo dute obrek.

Hamar hazbeteko diametroa izango du azpiegitura berri honek, hiru balbula-posizio Serinyà, Navata eta Vilafanten, eta hiru erregulazio- eta neurtze-estazio herri horietan bertan.

Naturgas Energíak Gironan egiten duen bigarren proiektu handia

Naturgas Energíak ingurune horretan egiten duen bigarren proiektu handia dugu hau, Gas Figueres enpresa erosiz geroztik. Figueresko sareak aldatzeko Plan Gidaria izen zen lehenbizikoa, non sare zaharren ordez polietilenozkoak ari diren jartzen. Sei milioi euroko aurrekontua du, eta amaitzear dira jada obrak.

Naturgas Energía Taldea

Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, azpiegitura propioekin, zortzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzailea da Taldea, eta gasa garraiatzen eta banatzen du merkatu arautuan; merkatu liberalizatuan, berriz, gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.

Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.333 milioi euroko negozio-zifra izan zuen 2008an, eta 5.800 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energíako kide da.