2009/06/17
Naturgas Energiak Bergara-Irun gasbidearen lehen zatia amaitu du, eta 21 miloi euroko inbertsioa egin du
Bilbo, 2009ko ekainaren 17a.- Naturgas Energíak 21 milioi euro inbertitu ditu Bergara-Irun gasbidearen bigarren zatian (zati horrek 25 km-ko luzera du). Zati hori eraikitzeko fasea amaitua dago jada, eta gasa datorren asteetan sartuko da, maiatzaren 22an jaso baitzuten abiatze-akta. Legeak eskatzen du akta hori, gasbidea martxan jarri ahal izateko.
Bigarren zatiaren ibilbidea —dagoeneko bukatua dagoena— Gipuzkoako 16 udalerritatik igarotzen da: Zaldibia, Arama, Altzaga, Baliarrain, Orendain, Alegia, Leaburu, Lizartza, Gaztelu, Belauntza, Berrobi, Berastegi, Ibarra, Tolosa eta Villabona.
Zati honetan zailtasun tekniko ugari egon dira orografia malkartsua dela-eta, eta, ondorioz, eraikuntza-teknika espezializatuak erabili behar izan dira.
Villabona eta Irun arteko hirugarren eta azken zatiaren hasiera
Uztailean hasiko ditu Naturgas Energíak Villabona eta Irun arteko zatiari dagozkion lanak. 35 kilometroko luzera izango du, eta inbertsioa 28 milioi eurokoa izango da. Herri hauetatik igaroko da zati hori: Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Oiartzun eta Irun. Enpresak aurreikusitakoaren arabera, 2010. urtearen erdialdean amaituko da hirugarren zatia, epe luzeko inbertsio-planeko azpiegitura estrategiko hori amaitzen denean.
Bergara-Irun: Euskadour gasbidearen bigarren fasea
Bergara-Irun gasbidearen bikoizketa oso eraikuntza-lan handia da, eta oraingo sarearekiko paralelo joango da. Naturgas Energíak proiektua hiru zatitan banatu du: lehenengoa Bergara eta Zaldibia artekoa da, bigarrenak Zaldibia eta Villabona lotzen ditu, eta azkena Villabonatik Irunera iritsiko da.
| Eraikitzeko zatiak | Kilometroak | Inbertsioa (Milioi eurotan) |
|---|---|---|
| Bergara-Zaldibia | 30 | 21 |
| Zaldibia-Villabona | 25 | 21 |
| Villabona-Irún | 35 | 28 |
| Guztira | 90 | 70 |
Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanek Euskadour gasbidearen bigarren fasea osatzen dute. Gasbide horrek lotzen ditu Naturgas Energíaren sareak Frantziako TIGFren sareekin (Total Infraestructures Gaz France). Azpiegiturak 90 kilometro izango ditu, eta, horretarako, 70 milioi euroko inbertsio-aurrekontua du.
Espainiako iparraldearen eta Frantziako hego-mendebaldearen energia-hornidura ziurtatuko du Euskadour gasbideak; hornitze-iturriak dibertsifikatuko ditu, Europako iparraldearen eta hegoaldearen arteko gas-trukea ahalbidetuko baitu, eta Iberiar Penintsularen eta EBko gainerako herrialdeen artean dagoen konexio-defizita gainditzen lagunduko du.
Izango dituen 318 kilometroek 180 miloi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko dute, eta Bilboko portuko Bahia Bizkaia Gas-en birgasifikazio-instalazioa eta Lussagnet-eko lurpeko biltegia (Frantzian) lotuko ditu.
EUSKADOUR GASBIDEAREN PLANOA
[D]
Naturgas Energía Taldea
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, azpiegitura propioekin, zortzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta León, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko gas-banatzailea izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.
Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.333 milioi euroko negozio-zifra izan zuen 2008an, eta 5.800 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energíako kide da.
Gehiago