2009/06/29
Naturgas Energíak Hernaniko industrialdera gasbidea eramateko lanak hasi ditu. Bi milioi euroko inbertsioa egingo da
Bilbo, 2009ko ekainaren 29a.- Naturgas Energíak Hernaniko industrialdera gasbidea eramateko lanak hasi ditu; bi milioi euroko inbertsioa egingo da horretarako. Hala, inguru horretan handitzen ari den gas naturalaren eskaera bete ahal izango da.
Erregulatze- eta neurtze-estazio bat izango du Osinagan, eta bigarren mailako garraioko gasbidea, Hernani herritik igaro eta Eziago industrialdera iritsiko dena. Gasbideak 2,5 kilometroko luzera izango du, eta erregulatze- eta neurtze-estazioaren bitartez oinarrizko sarearen Tolosa-Errenteria gasbidera konektatuko da (Tolosa-Errenteria gasbidea Naturgas Energíarena da).
Lanak lau hilabete irautea eta gasbidea urrian amaitzea aurreikusten du konpainiak.
Naturgas Energía Taldea
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, azpiegitura propioekin, zortzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta León, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko gas-banatzailea izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.
Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.333 milioi euroko negozio-zifra izan zuen 2008an, eta 5.800 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energíako kide da.
Gehiago