2010/03/05
Naturgas energiak 120 milioi euro irabazi zituen 2009an, aurreko urtean baino % 8 gutxiago
Bilbo, 2010eko martxoaren 5a.- Naturgas Energía Grupo, S.A.-k 120 milioi euroko irabazi garbia lortu zuen aurreko ekitaldian, 2008an baino % 8 gutxiago, aparteko mozkinik izan ez delako, batez ere. Jarduera errepikariaren emaitza operatiboa edo EBITDA % 10 hazi zen. Guztizko EBITDA, edo irabazi operatiboa, % 3 txikitu zen eta 185 milioi eurora iritsi zen. Negozio-zifra % 23 txikitu zen, 1.031 milioiraino, batik bat enpresen energia-eskaerak behera egin duelako, industria-jardueraren txikiagotzeak eraginda.
Enpresarentzat 2009ko lorpenik garrantzitsuena izan zen 330 milioi euroan Kantabrian eta Murtzian gasa banatzen duten enpresak erostea, eta, horrekin batera, bezero-zorro handi bat bereganatzea. Hori dela eta, gasa jasotzen duten bezeroen kopuruari dagokionez, komertzializatzaileen artean hirugarren postuari eutsi dio, eta EAEn, Kantabrian eta Asturiasen presio handiko banaketa-sarea lortu du. Erositako aktiboak, guztira, hauek izan ziren: gas-sareak, 3.080 kilometro; horniketa-lekuak, 258.000; gas eramanak, 11.000 GWh, eta 215.000 bezero (elektrizitatekoak eta gasekoak bat eginda), eta zerbitzua emateko edota mantentze-lanak egiteko 67.000 kontratu. Naturgas Energía-k, horri esker, % 31 handitu zuen gasa eta elektrizitatea jasotzeko bezeroen zorroa.
Erosketa harekin, Espainiako merkatuko gas-banatzaileen artean bigarren postuari eutsi zion Naturgas Energía-k, horniketa-lekuetan % 10eko merkatu-kuota izatetik % 14 izatera igo baitzen, eta azpiegitura propioetan 9.000 kilometro baino gehiago izatera. Erosketa harekin, beraz, sarearen kilometro-kopurua % 53 handitu zen, eta, urteko guztizkoan, %56.
| 2009 | 2008 | % | |
|---|---|---|---|
| Negozio-zifra | 1.031 | 1.333 | (23) |
| Emaitza operatiboa edo EBITDA errepikaria | 182 | 166 | 10 |
| Emaitza operatiboa edo guztizko EBITDA | 185 | 190 | (3) |
| Irabazi garbia | 120 | 131 | (8) |
| 2009 | 2008 | % | |
|---|---|---|---|
| Energia banatua (GWh)(GWh) | 18.968 | 20.688 | (8) |
| Energia komertzializatua (GWh) Gasa Elektrizitatea |
22.872 21.261 1.611 |
26.770 24.750 2.020 |
(15) (14) (20) |
| Gas-merkatu arautua (horniketa-lekuak) |
706.264 | 690.032 | 2 |
| Gasaren merkatu liberalizatuko bezeroak | 622.742 | 628.294 | 1 |
| Elektrizitate-merkatuko bezeroak | 73.692 | 41.486 | 78 |
| Inbertsioak (mila eurotan) | 50.739 | 88.162 | (42) |
| Eraikitako sarea (kilometrotan) Banaketa Garraioa(*) |
6.010 5.623 387 |
5.838 5.487 351 |
3 2 10 |
| Zuzeneko langileak | 321 | 315 | 2 |
(*) 2009an, 362 km jarri genituen zerbitzuan; 2008an, 309 (+ % 17)
| 2009 | 2008 | % | |
|---|---|---|---|
| Gas-merkatu arautua (horniketa-lekuak) |
963.837 | 690.032 | 40 |
| Gasaren merkatu liberalizatuko bezeroak | 833.449 | 628.294 | 33 |
| Elektrizitate-merkatuko bezeroak | 77.647 | 41.486 | 87 |
| Inbertsioak (mila eurotan) | 380.739 | 88.162 | 332 |
| Eraikitako sarea (kilometrotan) Banaketa Garraioa (*) |
9.090 8.703 387 |
5.838 5.487 351 |
56 59 10 |
| Zuzeneko langileak | 408 | 315 | 29 |
(*) 2009an, 362 km jarri genituen zerbitzuan; 2008an, 309 (+ % 17)
Merkatu arautua: banaketa eta garraioa
Naturgas Energía Distribución-ek sareak zabaltzen jarraitu zuen, batez ere Asturiasen eta EAEn; non horniketa-lekuak hazi egin ziren, eta, Gas Cantabria eta Gas Murcia erosteaz batera, ia milioira heldu ziren. Horrek esan nahi du Espainiako merkatuko horniketa-lekuen % 14ra banatzen dugula gasa. 2009an, beste bost udal gasez hornitzen hasi zen gure enpresa: Castropol, Ribera de Arriba eta Morcín, Asturiasen; Ezkio-Itsaso eta Elduain, EAEn; eta Villarejo de Salvanés, Madrilen.
Garraioari dagokionez, azpiegiturak etengabe eraiki zituen Naturgas Energía-k. Horien artean, aipagarria da Bergara eta Irun arteko gasbidea —II. fasea martxan jarri zen, Zaldibia eta Villabona artean—, oinarrizko garraioko 25 kilometroko gasbidea, zeinak 20 milioi euroko inbertsioa izan zuen.
Horrez gain, hirugarren eta azken faseko lanei ekin zien enpresak, Villabona eta Irun arteko tarteari dagozkienak, 35 kilometroko gasbidea eta 28 milioi euroko inbertsioa izango dituena. Era berean, Naturgas Energía-k 2,5 kilometroko gasbidea eraiki zuen Hernanin —Gipuzkoan, beraz, hori ere—, zeinak inguruko enpresei banaketa industriala bermatuko baitie, eta udalerriko banaketa-sarea sendotu. Hori eraikitzeko, 2 milioi euro inbertitu ziren.
Serinyá eta Figueres arteko (Girona) garraio sekundarioko gasbidea abian jartzeko akta ere lortu zuen gure enpresak 2009an. Hari esker, gas naturala Figueres, Navata eta Santa Llogaia herrietaraino helduko da, eta gaur egun Figueres hornitzen duen instalazioa, Espainiako zaharrena, itxi egingo da. Gasbide hori, guztira, 23 kilometro luze da, eta 8,7 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da.
521 milioi euroko inbertsioa azken hiru urteotan
Naturgas Energía-k —erosketetan inbertitutako 330 milioi euroez gain— 50,2 milioi euro inbertitu zituen 2009an. Azken hiru urteotan, 521 milioi euroko inbertsioa metatu du Naturgas Energíak, erosketetan eta sare-hedapenean batez ere, bai banaketakoan, bai garraiokoan.
Hala, Naturgas Energía Distribución y Transporte-ren sareak 9.090 kilometro zituen, guztira, 2009ko amaieran: 8.703 km, banaketa-atalak, eta 387 —horietatik, 362 zerbitzuan—, garraiokoak, urtean % 56ko hazkundearekin. Espainiako merkatuko gas naturalaren bigarren banatzaile nagusia da gure enpresa, eta bigarren garraiatzaile primarioa.
Merkatu liberalizatua: gas- eta elektrizitate-bezeroak
Energia-eskaera txikitu egin denez, eta sisteman gas gehiegi dagoenez, izugarri lehiakorra den ingurune batean aritu behar dugu. Hala ere, Naturgas Energía-k emaitzak hobetu egin zituen komertzializazio-negozioan. Funtsean, bezeroen zorroa ondo kudeatzeari eta orekatua izateari zor zaio hori, bai etxeko sektorean, bai sektore industrialean. Izan ere, eskaintza pertsonalizatuagoei eta konplexuagoei esker, bezeroen premietara egokitzen asmatu dugu.
Naturgas Energía-k energia hornitzeko eskaintza integrala komertzializatu zuen etxeetako bezeroentzat. Eskaintza haren bidez, argi- eta gas-horniketa duala eta instalazioen mantentze-lanen zerbitzua eskaini ziren. Emaitza arras positiboa izan zen, urtearen amaieran Funciona-zerbitzuaren 101.178 kontratu izatera heldu baikinen, etxeko instalazioen azterketa eta mantentze-lanak egiteko.
Enpresak % 15eko beherakada izan zuen, komertzializatutako energia-bolumenari dagokionez —22.872 GWh—, eta gasa hornitzeko bezeroen kopurua nabarmen handitu zen, 833.449raino. Azken datu hori ulergarria da, abenduaren 31an, Kantabriako eta Murtziako gas-bezeroak gehitu baitzitzaizkion gure zorroari.
Gas- eta elektrizitate-bolumenen beherakadak % 14 eta % 20koak izan ziren, hurrenez hurren. Jarduera industriala txikiagotzeak eragin du, batez ere, eskaeraren txikiagotze hori. Elektrizitatea jasotzen duten bezeroen kopuruak % 78 egin zuen gora, 77.647raino.
Aktiboen erosketaren balorazioa
Naturgas Energía-k 330 milioi euro inbertitu zituen, transakzioaren multiploak erositako sozietateen (Gas Cantabria, Gas Murcia eta presio handiko sareak) EBITDA halako 9,4 izan ziren eta presio txikiko banaketan horniketa-leku bakoitzeko 872 euroko eragiketa batean.
2010erako egitekoak
Lau ardatz estrategiko hauek izango ditu Naturgas Energíaren jarduerak datozen urteotan:
Naturgas Energia
Naturgas Energiak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu; izan ere, bezeroen kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.
Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.
Gehiago