naturgas

Prentsa oharrak

2010/04/20

Irunen eraikitzen ari diren gasbide batean ezbehar baten antza egin dute barne-sailak eta Naturgasek larrialdietako zerbitzuen erantzuna hobetzeko

  • Eusko Jaurlaritzako Barne sailak eta Naturgas Energíak ezbehar baten simulazio bat egin dute gaur Irunen eraikitzen ari diren gasbide batean, larrialdietako zerbitzuen eta enpresaren beraren baliabideen koordinazioa eta erantzuna hobetzeko halako istripuen aurrean

Irun, Gipuzkoa, 2010eko apirilak 20.- Bergara-Irun gasbidea eraikitzen ari diren Irungo Landetxe auzoko tarte batean egin dute ariketa. Gezurrezko ezbeharra luizi bat izan da, bi langile zauritu dituena: bata lurperatuta eta bestea hodi-pieza handi batek harrapatuta. Istripua gertatu den lekura iristea nekeza denez, zaurituak erreskatatzeko eragiketa antolatu behar izan dute.

Hainbat erakundeak hartu dute parte simulaiuzoan: 112 SOS Deiak-ek, Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzako Esku-hartze Zerbitzuak, Irungo Ertzaintzaren komisaldegiak, gorputz horren Helikoptero- eta Txakur-unitateek, Irungo Udaltzaingoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaileek, Osakidetzako larrialdietako sailak eta Masa enpresa eraikitzailearen baliabide pertsonal eta materialek, proiektua gauzatzeko obra bera ari baitzen egiten.

Goizeko 11:30etan hasi da ariketa antzeztua, SOS Deiak-i eginiko dei baten bidez. Handik zenbait minututara iritsi dira lehen poliziak, osasun-langileak, suhiltzaileak eta babes zibileko indarrak.

Osakidetzako osasun-langileek harrapatutako zauritua egonkortu dute eta suhiltzaileekin batera erreskatatu egin dute. Lurpean gelditutako langilea salbatzeko Txakur Unitateko gida batek eta haren txakurrak hartu dute parte. Horrez gain, enpresa eraikitzaileko teknikariek ere hartu dute parte hainbat makina erabiliz.

Txakurra ekarri duen Ertzaintzaren helikoptero berak ebakuatu du zauritutako langileetako bat. Bigarren biktima lurrez eman dute Osakidetzaren anbulantzia batean.

Ariketaren aurretik hainbat prestatze-bilera egin dituzte Barne Saileko Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzako eta Naturgas Energiako eta larrialdietako zerbitzuetako teknikariek. Ekimena burutzeko ebaluazio-bilera bat egingo dute egindako ariketa aztertzeko eta, beharrezko joz gero, Larrialdiei Aurre egiteko Euskal Sisteman kasu hauetarako aurreikusita zegoen komunikazio-, esku-hartze- eta koordinazio-protokoloan aldaketak egiteko.

Barne Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendari Pedro Anituak eta Naturgas Energiako Negozio Arautuen Zuzendari Nagusi Juan Ramon Arraibik bertatik jarraitu dute simulazioaren bilakaera.

Naturgas Energíak ezarrita daukan Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko politikaren esparruan egin da ariketa, non pertsonen segurtasuna baita lehentasun nagusia.

Naturgas Energía

Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu. Bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.

Naturgas Energía, gas-horniketan, liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad