naturgas


Prentsa oharrak

2008/11/28

Naturgas Energíak 650.000 euro inbertitu ditu Dima eta Arteako hornikuntza-sarean

Inauguraziora joandako pertsonak
  • 6,6 kilometro luzeko azpiegitura batean
  • Egun, EAEko 134 udalerrik dute gas naturala, 2006tik 2008ra bitartean egin den hedapenaren ondorioz. Horretarako, 5,57 milioi euro inbertitu dira guztira

Dima (Bizkaia), 2008ko azaroaren 28a.- Naturgas Energíak gaur inauguratu du Diman udalerri horretako hornikuntza-sarea, baita Arteakoa ere. Bi udalerri horietan 650.000 euro inbertitu ditu, 6,6 kilometroko banaketa-sarean.

Sarea sinbolikoki martxan jartzeko ekitaldian, zuzi bat piztu zuten, eta han izan ziren José Ramón Garai eta Alberto Etxebarria, Dimako eta Arteako alkateak, hurrenez hurren, eta Naturgas Energíako Negozio Arautuen zuzendari nagusi Juan Ramón Arraibi.

EAEn gas-sarea hedatzeko plana

Naturgas Energíak, 2006-2008 bitartean, gas naturala banatzeko sarea hedatuko du orain arte zerbitzu hori ez zuten EAEko hamar udalerritara. Horretarako, 5,57 milioi euro inbertituko ditu guztira; horietatik ia milioi bat Eusko Jaurlaritzako laguntzetatik jaso du.

“EAEn gasaren azpiegitura hedatzeko 2005-2010eko plana”ren barruan dago ekimen hori. Halaber, ekonomiaren aldetik instalazioa bideragarri ez den ezaugarri bereziko herrietara gasa eramateko Naturgas Energíak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak sinatutako Lankidetza Hitzarmenean sartzen da plana.

Hedatzeko plan horretan, herri hauetara eramango da sarea: Artea, Ataun, Berastegi, Berriatua, Busturia, Dima, Elduain, Ezkio-Itsaso, Muxika eta Orozko. Ondorioz, EAEko biztanleen % 95ek baino gehiagok izango dute gas naturalaren hornidura beren udalerrietan. Astigarragako gune jakin bat ere sartzen da hedapen horretan (udalerri horrek lehendik badu gasa). 5,57 milioi euro inbertituko ditu Naturgas Energíak hamar udalerri horien gas-sareak eraikitzeko. Guztira, 43 kilometroko azpiegitura izango da (15 elikatzeko eta 28 banatzeko), izan ditzakeen 2.000 bezerorentzat.

Naturgas Energía Taldea

Naturgas Energiak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, zortzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzailea da Taldea, eta gasa garraiatzen eta banatzen du merkatu arautuan; merkatu liberalizatuan, berriz, gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.

Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.009 milioi euroko negozio-zifra izan zuen 2007an, eta 5.600 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energíako kide da.