naturgas


Kalitatea - Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Calidad en el grupo

Naturgas Energia, bere bezeroei kalitatezko irtenbide energetikoak eskaintzen dizkien talde integrala da. Akziodunei goranzko errentagarritasun iraunkorra bermatzen die, eta bere langileei lanbide-garapenerako aukerak, bizitza pertsonalarekin bateragarriak, ematen dizkie.

Ikuspegia

Calidad en el grupo

Gure taldeak, energiaren multinazional bateko kidea, ezaugarri hauek izatea nahi dugu:

  • Euskal Herriko energia-operadore nagusia izatea.
  • Gas-operadore nagusia izatea Asturiasen, eta garrantzitsua espainiar estatuan.
  • Gure langileek lan-inguru bikaintzat hartzea.
  • Gure bezeroen asebetetze-mailan liderra izatea.
  • Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan nabarmentzea.
  • Gure jarduerak garatzen ditugun gizarteak Erreferentziazko Enpresatzat jotzea.
  • Ingurumenari errespetua izatea eta prebentzioan nagusi izatea.

Balioak

Zintzotasuna

Taldeko pertsona guztien artean jarrera gardena, zintzoa, duina eta etikoa bultzatzen ditugu, gizarteak Naturgas Energíarengan duen konfiantza areagotzeko.

Emaitzak lortzeko konpromisoa

Planak garatzen ditugu, taldekako eta bakarkako helburuak finkatzen, eta ezarritako helburuekin bat datozen erabakiak hartzen.

Pertsonekiko konpromisoa:

Lan giro errespetagarria lortuz; prestakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta lanbide-garapena ahalbidetzen ditugu, baita eta bizitza pertsonalaren eta lanekoaren arteko oreka ere.

Bezeroarekiko konpromisoa:

Haren beharrak ezagutuz, zerbitzu bikaina eman; haren asmoetatik harago joaten gara, hura asebetetzen lehenak izateko.

Kudeaketaren Bikaintasunarekiko konpromisoa:

Enpresaren errendimenduan eragiten duen ekonomia-, finantza-, gizarte- eta politika- testuinguruaren berri ematen dugu etengabe; halaber, benchmarking ekintzak sustatzen ditugu, jardunbide egokienak topatzeko, talde-lanerako eta zeharkako ikuspegia duten prozesuak kudeatzeko. Aitzindaria da gure enpresa aukera berrien bilaketan.

Gizartearekiko konpromisoa.

Gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboa onartuz, gizarteari gure ezagutza, gaitasuna eta sormena eskaintzen dizkiogu. Gure mozkinen zati bat gizarte-ekintzara bideratzen dugu, hor dauden hutsuneak aztertu eta betetzen saiatzen gara. Ondorioz, enpresa erreferentea gara.